Otsailaren 17tik 23ra arte laudioarrek aukeratu ahal izango dituzte zeintzuk musika talde nahi dituzten 2025eko Sanrokeetan; abuztuaren 16, 17 eta 28ko kontzertuetan zehazki.
Gauzak horrela, Jai Batzorde Irekiak aukeratutako taldeetatik abiatuta, eta libre daudenak eta aurrekontuak behatu ostean, herritarrek egun bakoitzeko bost musika talde ezberdin izango dituzte aukeran.
Hala ere, beste irizpide batzuk ere kontuan hartuko dira; euskara eta emakumez osatutako taldeak egotea alegia. Hau da, hiru data horietan talde bana edo gehiago euskalduna eta emakumezkoak protagonistak bermatu nahi da.
Bozketa prozesua online bidez izango da, Laudio Udalaren webgunearen bitartez.
Aurrez aurre bozkatzea nahiago dutenek, udaletxeko sarreran, 11:00etatik 14:00etara, Herri Laguntzaileak izeneko udal langileak lagun izango dituzte, astelehenetik ostiralera