Laudioko ziklo-kros pista iraunkorra Ellakuriko igerilekuen inguruan kokatzen da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025ko ots. 11a, 12:00

Handitze horrek bizikleta-pistaren perimetroa luzatuko du, guztira 1.700 metroko luzera izan arte.

Ellakuriko igerilekuen inguruak ziklo-kros pista iraunkorra du dagoeneko. Proiektu honekin Udalak bertan kokatzen diren atletismo eta txirrindularitza pistak hobetu eta finkatu nahi ditu, urtean zehar proba zehatzak hartzen dituztelako.

"Handitze horrek bizikleta-pistaren perimetroa luzatuko du, guztira 1.700 metroko luzera izan arte. Horrek lehiaketa ofizialak egitea ahalbidetuko du", azpimarratu du Sonia Respaldiza Kirol zinegotziak.

Zirkuitua Ellakuriko igerilekuen ingurutik eta alboko eremutik igaroko da. Hala ere, sarrerak eta irteerak gune beretik egingo dira, bizikleten noranzko biko joan-etorria ahalbidetzeko.

Horrez guztiaz gain, esku-hartze honen bidez, Udalak belar-eremuak berreskuratzeko gehiegizko gastuak saihestu nahi ditu; lehiaketen ondoren ereintze-lanak egin behar direlako.

Helburu horrekin, trazaduraren zati bat hartxintxarrez eta hondarrez estalita geratuko da, ondorioz, kirol-proben ondoren ez da hainbesteko mantentze-lanik egin beharko. Lanak Almeida & Costa enpresari esleitu zaizkio 42.518,06 aurrekontuarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide