11 eta 16 urte bitarteko laudioarrek otsailaren 17tik 28ra bitartean izena eman ahal izango dute Gaztelekuko Udaberrilekuen programa berrian, HAZ edo egoitza elektronikoaren bidez. Aurtengo programa, Udaleko Gazteria sailak antolatua, apirilaren 22tik 24rarte izango dira, eta apirilaren 29an txango gehigarria eskainiko da.
Ekimen biek 40 plaza eskainiko dituzte, 10 euroko kuotarekin Udaberrilekurako eta 5 eurokoa txangorako. Udaberrilekuak 10:00etatik 13:00ak bitarteko ordutegia izango dute txango egunetan izan ezik. Hori dela eta, apirilaren 24an eta 29an eskainiko diren txangoen ordutegia 15:00ak arte luzatuko da.
Aurreko urteetan bezala, erroldaturik ez dauden baina herrian ikasten duten pertsonek ere udalekuetan parte hartu ahal izango dute. Plazen zozketa martxoaren 7an egingo da Herriko plazako erabilera anitzeko gelan, 13:00etan.