Laudioko Sanrokeetako kontzertuak herritarren eskuetan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025ko ots. 17a, 13:00

Merina Gris./ Ateneo Oculto

Abuztuaren 16, 18 eta 28 kontzertuak herritarrek erabakiko dituzte gaurtik eta igandera arte Udaleko webgunean hasi berri den bozketa herrikoian

Gaurtik eta datorren igandera arte, laudioarrek aukeratu ahal izango dituzte zeintzuk musika talde nahi dituzten 2025eko Sanrokeetan, abuztuaren 16, 17 eta 28ko kontzertuetan zehazki. Gauzak horrela, jaien lehen larunbaterako, abuztuak 16, Iseo & Dodosound, Chambao, The Baboon Show, J Martina eta Ana Tijoux taldeak proposatu dira. Abuztuaren 17rako, Su ta gar, Xiberoots, Süne, Merina Gris eta Bengo izango dira aukerak, eta abuztuaren 28rako S.A., Mägo de Oz, Lendakaris Muertos, Ladilla Rusa eta León Benavente.

“Herritarrek prozesua gogoz hartzea espero dugu. Proposatutako musika taldeak Jai lan taldearen bilera irekira ekarritakoak izan dira. Aurten euskara eta emakume musikariak osatutako taldeak egotea bermatuko dugu”, aurreratu du Jaietako zinegotziak Sonia Respaldiza.

Bozketa zabalik igandera arte

Bozketa prozesua online bidez izango da, Laudio Udalaren webgunearen bitartez. Aurrez aurre bozkatzea nahiago dutenek, udaletxeko sarreran, 11:00etatik 14:00etara, Herri Laguntzaileak izeneko udal langileen laguntzarekin aukera izango dute, astelehenetik ostiralera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide