Ellakuriko kirol-instalazioan dauden oztopo arkitektonikoak ez dituzte buruhauste gehiagorik sortuko. Laudioko Udalak atletismo-pistaren mutur batera dauden eskaileren lehen maila -igerilekuetatik gertuen dagoena- jaitsi du, mugitzeko zailtasunak dituzten erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Horrela, gurpil-aulkian doazen pertsonek lehen ilararen zati bat hartu ahal izango dute, eta bertan hornitutako toldoarekin babestuta egon ahal izango dira. Espazio horretan bertan, bainugela egokitu bat ere prestatuko da, baina pertsona horien eskura bakarrik egongo da. "Orain esan dezakegu Ellakuriko kirol-instalazioak ez duela irisgarritasun-eragozpenik", azpimarratu du Sonia Respaldiza Kirol zinegotziak.
Horrez gain, Aretako frontoirako sarrera errazteko asmoarekin, Udalak barandak jarri ditu harmailetan.