Udalak “Gurasoen Txokoa” programa jarri du abian gurasoak laguntzeko seme-alaben hezkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025ko mar. 5a, 15:00

Programa, doakoa, psikologia, pedagogia eta psikopedagogiako profesionalek eskainiko dute eta saio bakoitzak seme-alaben adin tarte ezberdinetan sortzen diren gaiak landuko ditu.

Laudioko Udalak gurasoak prestatu eta motibatu nahi ditu seme-alaben hezkuntzan, eurek duten erantzukizunaz jabetzen laguntzeko. Gauzak horrela, eta seme-alabekin sortzen diren arazo komunak prebenitzeko edota horiei aurre egiteko baliabideak eta jarribideak proposatzeko, Udalak abian jarri du “Gurasoen Txokoa” programa. “Familiei orientazio eta laguntza emateko prestakuntza-guneak sortzea da gure helburua”, adierazi du Aitor Fernández de Pinedo Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Programa, doakoa, psikologia, pedagogia eta psikopedagogiako profesionalek eskainiko dute eta saio bakoitzak seme-alaben adin tarte ezberdinetan sortzen diren gaiak landuko ditu. Adibidez, lehen saioan, apirilaren 2an, 12 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek nerabezaroan jarriko dute arreta, zehazki hauen osasun mentalean. Bigarren saioa maiatzaren 14an izango da eta autoestimua landuko du 6 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoekin.

Azken hitzordua maiatzaren 28an izango da eta 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta egongo da; txikien mundu emozionala kudeatzen ikasteko.

Programan parte hartu nahi duten gurasoek izena eman beharko dute 944 034 840 telefonoan edo gizartearloa@laudio.eus helbidean. Apirileko saiora joan nahi dutenek izena eman beharko dute martxoaren 27a baino lehen. Maiatzak 14ko eta 28ko saioetara etorri nahi dutenek, izena eman beharko dute maiatzak 8 eta 22 baino lehen, hurrenez hurren.

Parte-hartze zabalena bermatzeko, Udalak haurtzaindegi zerbitzua eskainiko du maiatzeko saioetan, gurasoen saioarekin lotutako jarduera osagarri batekin.

Jarduera guztiak 17:30etatik 19:00etara izango dira, Kultura Etxeko Arraño gelan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide