Abian da XI. “Euskara, sari ziurra” kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025ko mar. 11a, 11:30

Ekimena martxoaren 17tik apirilaren 7ra bitartean egingo da, herriko 41 negozio eta establezimendutan.

Martxoaren 17tik apirilaren 7ra bitartean, biak barne, Laudioko herritarrek "Euskara, sari ziurra" udal kanpainan parte hartzeko txartelak eskuratu ahal izango dituzte. Oraingo honetan, zuzeneko 2.636 sari edota 300 euroko sari berezi bat irabazi ahal izango dira. "Aurten kanpainak berrikuntza bat dakar: sari handien zozketaren ordez, 300 euroko bonu bakarra jarri da, euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko", adierazi du Nagore Gomara Hizkuntza Politiketako zinegotziak.

Guztira, kanpainaren 11.edizio honetan 5.272 txartel banatuko dira. Beti bezala, sarien zozketa Dolumin Bariku egunean egingo da, apirilaren 11n, goizeko 9:30ean Alkatetzan.

Txarteletako bat eskuratu nahi dutenek kanpainan parte hartzen duten 41 establezimenduetako edozeinetara joan beharko dute (behean zehazten dira) eta
bertakoekin gutxieneko elkarrizketa bat izan beharko dute euskaraz. Agur hutsa izan daiteke, betiere pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera. Trukean, saritutako txartel bat emango zaio. Sariak jasotzeko edo gozatzeko azken eguna maiatzaren 10a izango da.

2.636 opari zuzen gehienak parte hartzen duen beste lokal batean jaso beharko dira. Beraz, beste lokal horretan ere euskara erabiliko dela suposatzen da, agur bat  baino ez bada ere, horrela hizkuntzaren eta merkataritzaren arteko elkarrekintza-sarea sortuz.

Parte hartzen duten establezimenduak:

AIARABIKE bizikleta-denda
AIARALDEA kooperatiba
ALDAMA arrandegia
ARZA harategia
BIT@BYTE informatika-denda
CARLOS arrandegia
DISDIRA argazki-denda
EGOKI fisioterapia
EL LÍO taberna
EZ & BAI jantzi-denda
EZTIA estetika eta edertasun zentroa
FUENTES konponketa tailerra
GARAYO burdindegia
GOAR burdindegia
GORKA taberna
GOROBEL kirol gunea
GOZO TOKI taberna
HUTS taberna
INDRISKA taberna
IÑAKI-Ford tailerra

JANA ile-apaindegia
JUAN tapizeria
KARAM zapata-denda
KIZKUR ile-apaindegia
KOMUNIK diseinu-agentzia
KOT jantziak
LUR belar-denda
LUYANDO optikoak
MIGOLA oinetako-denda
MULTIÓPTICAS optika
NARE ile-apaindegia
OLYMPUS kirol-denda
REGUERA pinturak
RITI ile-apaindegia
ROIZ oinetako-denda
SURYA ongizate zentroa
TOÑI arrandegia
TRECE jantzi-denda
TXIKITAS mertzeria
TXIMELETA jantzi-denda

UNAN jantzi-denda

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide