Laudioko Udalak Oinezkoen Esparruen Ordenantza egiteko lehen urratsak ematen ari da, horregatik, martxoaren 31tik hasita eta maiatzaren 28ra arte (biak barne), aurretiko kontsulta publiko bat martxan jarriko du.
Epe honetan edozein pertsonak edo erakundek Laudiok izan behar duen Oinezkoen esparruen ordenantzari buruzko bere iritzi, proposamen eta iradokizunak udalari helarazteko aukera izango du. Parte hartu nahi dutenek ohikoak diren bitartekoak erabili beharko dituzte; HAZ edo partehartzea.laudio.eus web orrian.
“Ordenantza honen helburua Oinezkoentzako Gune bezala definitutako Zonak arautzea da. Pertsona baimenduaren izaera arautzen du, sartzeko baldintzak zehazten ditu eta eremu bakoitzean zamalanetarako gehieneko denbora unitarioa ezartzen du”, adierazi du alkateak, Ainize Gastaka.