Laudiok Gardeako jaiak biziko ditu maiatzeko lehen asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko apirilaren 22a

Aurtengo egitarauak kirol ekintzak, bakarrizketak, puzgarriak, haurrentzako grafiti tailerra, buruhandiak... eta askoz gehiago bilduko ditu.

Maiatzeko lehen asteburuan, 2tik 4ra zehazki, Laudiok Gardeako jaiak biziko ditu. Aurten jaietako lantaldeak diseinatutako egitaraua kirol ekintzak, bakarrizketak, puzgarriak, haurrentzako grafiti tailerra, buruhandiak... eta askoz gehiago bilduko ditu ostiraletik igandera bitartean.

Jaiari hasiera emango dion txupinazoa arratsaldeko 20:00etan izango da, baina 15:00etatik kirola protagonista izango da auzoan; padel eta bolo txapelketekin, eta rugby entrenamendu irekiarekin. Egun horretan ere auzokide eta bisitariek parrillada herrikoia izango dute aukeran, Arloteen musikaz girotua. Gauean musikak Gardeako toki guztiak hartuko ditu Gautegun Erromeriarekin (22:30) eta Pakitapenas DJ-arekin (1:30).

Hurrengo egunean, maiatzaren 3an, familiek eurentzako ekintzak izango dituzte (10:00etatik aurrera), herri bazkaria ospatuko da (14:00), Gardeako Kultura Guneak IV. Gardearte arte eszenikoen jaialdia hartuko du (19:30), eta Hotel Ruido taldeak kontzertua eskainiko du (22:00).

Igandean jaiak amaierari helduko diote Lankaietako Lagunen kalejirarekin, paella eta tortilla txapelketekin, eta Intxarkundia Dantza Taldearen emanaldiarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide