Laudio Udalak lehen-sektoreari laguntzen jarraituko du bazkaleku publikoetan abereak kudeatzeko azpiegiturak hobetzen. Arrañoko Goienuri eta Larrea larreak kudeatzeko plana 2022an hasi zen bertan oinarrizko azpiegiturak hobetzeko eta zuzkitzeko.
Orain, eta lehendabiziko lanak osatze aldera, itxiturak eta aziendamahukak instalatu ziren, larrean abereen zamalanak, osasun-kanpainak eta abar erraztuko dituen beste abere mahuka bat jarri da kortarekin.
“Lehen sektorea babesten, indartzen eta bultzatzen jarraituko dugu. Funtsezko sektorea da hau eta lagun izango gaitu etorkizunean”, adierazi du lehen sektoreko zinegotziak Ludi Temiño.
Obrak guztira 38.717,62 eurokoak izan dira (BEZa barne), eta mahuka behi-, zaldi-, ahuntz- eta ardi-aziendari zerbitzua emango dio.