Laudioko Udalak Gardentasunari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Araudia aldatzen dabil. Hori dela eta, aurretiazko kontsulta publikoa gaurdanik jarriko du martxan, ekainaren 16ra arte, biak barne. Epe horretan, araudiaren eraginpean egon daitezkeen pertsona edo erakunde adierazgarrienek araudiari buruzko iritziak, proposamenak edo iradokizunak helarazi ahal izango dizkiote Udalari.
Proposamenak HAZ-ren edo parte-hartzeko atariaren bidez helarazi ahal izango dira. Araudia kontsultagai egongo da ere Udaletxeko partehartze zerbitzuaren unitatean, bai eta herritarren parte-hartze atarian ere.
Epe hori amaitu eta behin ekarpen guztiak jasota, araudi-aldaketa onesteko abiapuntu gisa erabiliko den testu bat prestatuko da. Behin betiko testua onetsi aurretik, alegazioak aurkezteko beste epe bat emango da.