Laudioko orkideak argazki lehiaketaren I edizioa ekainaren 1ean abiatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko maiatzaren 23a

Ekimena, Laudiokoloreak elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatua, ekainaren 20ra arte luzatuko da.

Laudioko orkideak argazki-lehiaketaren lehen edizioa, Laudiokoloreak elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatua, ekainaren 1ean abiatuko da udalerriko biodibertsitateari balioa emateko helburuarekin. “Zehazki, Laudioko zenbait txokotan udaberrian hazten diren orkidea basatien espezie ugarien edertasunari balioa eman nahi diegu argazkien bitartez. Izan ere, lehiaketaren gaia “Laudioko orkidea basatiak euren inguru naturalean” izango da”, azaldu du Ainize Gastaka alkateak.

Oraingo lehen edizio honetan 600 euro banatuko dira hainbat saritan. Kategoriak lau izango dira: orokorra (18 urtetik gorakoak), 14 urte arteko gazteentzat, 14-18 urte bitarteko gazteentzat, eta “zientzia herritarra” kategoria berezia. Azken sari hau udalerrian behatu ez diren orkidea-espezieak (ale hibridoak edo hipokromatikoak) edo epaimahaiak apartekotzat jotzen dituen aleen argazkiek eskuratu ahal izango dute.

Parte hartu nahi dutenek argazkiak ekainaren 1etik 20ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte digitalki, helbide honetara bidaliz: laudiokoorkideak@laudio.eus.

Irudiek JPG formatua izan beharko dute, gutxienez 3.000 pixel izan, eta artxibo izena argazkia atera den tokia islatu beharko du. Guztiz debekatuta egongo da adimen artifiziala erabiltzea. Epaimahaia argazkigintzan ospe handia duten pertsonek, udal-arduradunek eta orkidea basatien adituak osatuko dute.Erabakia irailean komunikatuko da. 

Landareak zaintzeko deia

Bestetik, landareen argazkiak ingurunetik kanpo ez dira onartuko, ezta landarea kaltetzea edo erauztea. Horren harira, Laudio Udalak Orchis Italica babestutako espeziearen ale baten aurkako erasoa salatu nahi du. “Duela lau urte, Laudiokoloreak elkartearekin lankidetzan, Udalak basa orkideak kontserbatzeko programa bat jarri zuen martxan Laudion dauden orkidea-espezieak babesteko. Eta hori bera da gure bizilagunei eskatu nahi dieguna: Laudioko biodibertsitatea eta natura-ondarea zaintzeko konpromisoa hartzea”, amaitu du alkateak.

Egun, Laudion 26 orkidea basati espezie identifikatu dira, eta horietako batzuk espezie mehatxatuen katalogoan daude. Udalak bere partez orkideak babesteko
neurriak hartzen jarraituko du, bai eta herritarrei zuzendutako dibulgazio- eta prestakuntza-jarduerak ere, natura-ingurunearen kontserbazioan sentsibilizazioa eta parte-hartze aktiboa sustatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide