Laudiok udari hasiera emango dio "Laudioko Bazterrik Ederrena" argazki lehiaketarekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Lehiaketa Instagram bidez bideratuko da eta herrian erroldatua dagoen 13 urtetik gorako pertsona orok hartu dezake parte.

Ekainaren 1etik eta uztailaren 14ra arte, laudioarrek udalerriko espaziorik kuttunena argazki bitartez islatzeko aukera izango dute, Udalak antolatutako “Laudioko Bazterrik Ederrena” argazki lehiaketan. Partehartzaileak herrian erroldatuta egon beharko dute, eta adingabekoek 13 urte baino gehiago izan beharko dute eta tutore legalek sinatutako baimena aurkeztu ere.

“Lehiaketa honen bitartez Laudioko espazio eta toki azpimarragarrienak erakustea nahi dugu. Sormenari guztiz irekita gaude eta Laudioko edozein irudi aipagarrik parte hartu ahal izango du”, zehaztu du Ludi Temiño, Laudio Haziko zinegotziak.

Izen ematea ekainaren 1etik uztailaren 14ra arte, biak barne, mantenduko da zabalik; eta egileek gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango dituzte. Oraingo honetan, lehiaketa Instagram bidez bideratuko da eta irudiek #MiRinconFavorito #Laudio #MiRinconFavoritoDeLaudio #TopaLaudio eta #LaudiokoUdala hashtagak izan beharko dute. Horrez gain, argazkia zein lekutan hartu den adierazi beharko da eta izenburu bat izan ere.

Oraingo lehenengo edizio honetan, 4 epaile tekniko izango dira; baina herritarrek euren argazki maiteena bozkatzeko aukera izango dute ere. Gauzak horrela, eta bizilagunek argazkiak ikus ditzaten, uztailaren 21etik abuztuaren 14ra bitartean, biak barne, erakusketa bat antolatuko da Udaletxeko Erabilera Anitzeko gelan.

Bozketa herrikoia irailaren 1etik 7ra arte izango da, Udalak horretarako prestatuko duen inprimaki baten bitartez. Irudi irabazlea irailaren 13an publiko egingo da ekitaldi batekin.

Estatu mailako ekimena

Gainera, argazki irabazlea, Estatu mailan egiten den lehiaketan parte hartzera pasako da zuzenean. Estatuko Bazterrik Ederrena ezagutzera emango da irailaren 27tik aurrera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide