Laudioko Udalak udalerrian amiantoa duten instalazio eta kokaleku publiko eta pribatuen errolda hasi du dagoeneko. Gauzak horrela, eta bizilagunek jakitun egon daitezen, ikerketa gauzatzen den bitartean Udalak kontratutako enpresak beharrezkoak diren etxeetan ikuskapenak egingo ditu.
Lanak gehienez sei hilabete luzatuko dira eta hiru fasetan garatuko dira: aurretiazko errolda, oinarrizko errolda eta errolda xehatua. “Egindako ikuskapenetan lortutako emaitzetatik abiatuta, plan bat idatziko da amiantoa kentzeko egutegia zehaztuz, lehentasuna emanez arrisku eta kalteberatasun handieneko instalazio edo kokalekuei”, gogorarazi du Ainize Gastaka alkateak.