Aurtengo Sanrokeak iragarriko dituen kartel lehiaketa abian da. Beste behin ere, 6 eta 13 urte bitarteko adingabeentzako lehiaketa bat egongo da, eta beste bat adin tarte horretatik gorakoentzat. Aurreko edizioetan bezala, lehiaketara nahi adina kartel aurkeztu ahal izango dira, originalak eta argitaratu gabeak, teknika librekoak badira eta aurretik saririk jaso ez badute.
Lanak JPG formatuan aurkeztu beharko dira, dagoeneko eskuragarri dagoen udal webguneko inprimakiaren bidez, eta Laudioko armarri ofiziala kartelean jarri egin behar da. Horrez gain, “SANROKEAK 2025 - LAUDIO JAIETAN. Abuztuak 15, 16, 17, 27, 28, 29, 30 eta 31”, testua txertatuta izan beharko dute. Bestalde, jaien programan txertatu ahal izateko honako neurri hauek bete beharko ditu: 820 (luzera) x 1171 (altuera). Umeek euren lanak Dina A4 batetan aurkeztu ahal izango dute.
Ekainaren 17ra arte izango du parte hartu nahi duen laudioar orok, egun hori barne. Sariei dagokionez, helduen kategoriako irabazlea Laudioko 2025eko jaietako irudia bihurtuko da eta 1.200 euroko sari bakarra eskuratuko du. Bestalde, haurrentzako lehiaketaren irabazleak, 250 euroko material didaktikoa eskuratuko du, herriko dendetan erositakoa.