Ekainaren 14an Areta Herri Eskolak bere mendeurrena ospatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Bizilagunek aukera izango dute eskolak izan duen bizitza gogoratzeko eta gaur egungo bidea ospatzeko.

Ekainaren 14an Areta ekintzaz beteko da Areta Herri Eskolaren 100 urteurrena ospatzeko. Ekimenak goizeko 10:00etan hasi eta gaueko 00:00ak arte luzatuko dira. Eskolatik antolatutako bisita gidatuez gain, azken urte honetan jasotako argazki bilduma ikusi ahal izango da eskolan zehar eta Aretako dokumentalaren batzordeak azaro-otsaila bitarte grabatutako dokumentala ikusteko aukera izango dute, Aretako frontoian, belaunaldi eta perspektiba ezberdinak dituzten bizilagunekin sortu dena.

“Horrelako ekimen batek, herri sarea eta elkarlana eskatzen dute, eta hori ez da inoiz Aretan falta. Ezbeharren eta ospakizunen aurrean adoretzen den komunitatea baita”, dio Ainize Gastakak.

Eguerdi aldera, puzgarriak egongo dira, jada agortuta dagoen herri bazkaria, dantza plaza Untzueta taldearekin eta askoz jarduera gehiago. Dantzatzen jarraitu nahi dutenentzat 21:30etan Gautegun erromeriak joko du beheko frontoian, eta 00:00etan DJ Katiuskak.

“Ekimen hauek orain arte egindako ibilbidearen eta gaur egungo egoeraren isla dira”, amaitu du alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide