Laudiok LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du berriz ekainaren 27tik 29ra bitartean, Udaleko Aniztasun zerbitzuak herritarrekin eta Suziri Jai Batzordearekin elkarlanean antolatutako “Laudio Harro” ekimenaren edizio berri batekin. Gainera, aurtengo programak ostiral eta larunbatean San Pedropeko jaiekin kointzidituko du, non giza eskubideen defentsan aurrera egitea aldarrikatzen jarraituko den. “Ekimenarekin Laudioko hainbat negoziok, kuadrillek eta norbanakoek bat egin dute sexu-eskubideak giza eskubide unibertsalak direla aldarrikatzeko”, azaldu du Nagore Gomara Gobernantza Feministako zinegotziak.
Jarduerak ekainaren 27an, ostirala, hasiko dira Malekoian Ikusgunek, Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak, jarriko duen karpa informatibo batekin, LGTBIQ+ komunitatearen eskubideak sustatzeko eta defendatzeko gunea gisa.
Horrez gain, egunean zehar txikientzako puzgarriak izango dira eta gaueko kontzertuak. Oraingo honetan oholtzatik Caledonian Road, Shiver eta Walter Ego pasako dira.
Hurrengo egunean, ekainak 28, Aldai plazan sukalki eta tortilla txapelketak izango dira, buruhandiak, bazkari herrikoia, Yogurina Borovaren bingoz-bingo ikuskizuna, eta Laudio Harro kalejira besteak beste. Programa gauez jarraituko du Orekka eta DJ Paquita Penasen eskutik.
Programa igandean amaituko da Kasinoan Alteritats filmarekin proiekzioarekin, 18:30ean. Oraingoan, Kataluniako lau belaunaldiren bizipen lesbikoak kontatzen dituen dokumentala proiektatuko da.