Udalak armairu adimendunak jarri ditu herritarren eskura tokiko merkataritza indartu eta sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Udalak hainbat proiektu bideratu ditu Next Generation Funtsen bidez laudioarren eta hurbileko merkataritzaren arteko harremana indartzeko, bai eta tokiko saltoki eta negozioek egungo gizartearen eskaeretara egokitzeko ere.

Udalerriko merkataritza-sarearen lana errazteko eta herritarren erosketak arintzeko helburuarekin, Udalak doako armairu adimenduak jarri ditu Herriko plazako arkupeetan, erabilera anitzeko gelaren ondoan. Next Generation Funtsen bidez diruz lagundutako ekimenak laudioarren eta hurbileko merkataritzaren arteko harremanean eragin positiboa izan nahi du, bai eta tokiko saltoki eta negozioek egungo gizartearen eskaeretara egokitzea ere. "Hamabi armairu jarri ditugu tokiko saltoki eta bizilagunen eskura. Zerbitzua 24 orduz funtzionatuko du eta ez du inolako kosturik izango, ez merkataritzarentzat ez erabiltzaileentzat", aurreratu du Laudio Haziko zinegotzia Iñigo Martínez.

Parte hartu nahi duten pertsonek edo negozioek telefono mugikorretan deskargatu beharko dute COLUMAT aplikazioa, eta harpidetu. Armairu digitalen funtzionamendua erraza izango da: tokiko dendan eskaerak egiten dituzten pertsonek kode bat jasoko dute erosketa prest dagoenean, ondoren leihatiletan
sartu beharko dena. Gainera, armairu adimendunen tamaina eta funtzioa ezberdina izango da; horietako bost elikagai freskoak egoera onean mantentzeko
hozkailuak dira. "Hozte-sistemari esker, produktu galkorrak fresko eta seguru mantenduko dira jaso arte", gehitu du zinegotziak.

Plastikoa eta elikagai-hondakinak ekiditeko neurriak

Laudioko tokiko merkataritzaren lehiakortasun, berrikuntza eta jasangarritasunerako estrategia berriak garatze aldera, Udalak “Laudio Zero Plastic” kanpaina otsailean jarri zuen abian herriko 37 negoziotan. Proiektu integral hau, tokiko saltokiak eta kontsumitzaileak plastikoaren gehiegizko kontsumoak eragindako kutsaduraren ondorio negatiboen inguruan sentsibilizatzea izan du helburu. “Laudioko mapa interaktibo bat egin da, non saltokiak agertzen diren, haietako bakoitzak plastikoaren erabilera minimizatzeko eskaintzen dituen aukerekin. Horrez gain, elementu iraunkorrak banatu zaizkie merkatariei; kristalezko tuperrak edo jutezko poltsak, besteak beste”, zehaztu du Martinezek.

Horrez gain, eta tokiko negozioetan sortzen diren elikagai-hondakinak ekiditeko neurriak bilatze aldera, Udalak programa bat jarri du martxan ere Laudioko dozena bat establezimendurekin. “Programan honen bitartez negozio bakoitzak sortzen dituen elikagaien hondakinak aztertu dira, eta aholkularitza zerbitzua eskaini zaie xahuketa saihesteko eta inbentarioak modu eraginkorragoan erabiltzeko”, azaldu du zinegotziak.

Bitartean, Next Generation Funtsaren baitan, Udalak Wifi zerbitzua instalatu du Aldai plazan, azoka egunetan baserritarrei eta bestelako postuei, bai eta inguruko negozioei lana errazteko; eta merkataritza eremuko berriak herritarrek gertutik ezagutzeko, udaletxeko fatxadan pantaila bat jarri da, hemen ere udalerriko agenda eta udal informazioa partekatzen da.

Proiektu guzti hauek Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen dira, Next Generation EU funtsen bidez. Hori dela eta, ostegunean, ekainak 19, Laudio bisitatuko dute proiektuak ezagutzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide