Laudioko Udalak jarraipena eman dio ikastetxe publikoak hobetzeko planari, eta 61.515 euro inbertitu ditu Latiorro eta Lamuza ikastetxeetan. Oraingoan, eskoletako jolastokiak hobetzeko lanak egin dira, irizpide inklusiboei jarraiki. "Bi ikastetxeetan jolasguneak eta jolas-uneak sortu ditugu, haurrek beren intereseko jolas-jarduerak egin ditzaten, ikuspegi inklusibo eta hezkidetzaile batetik", nabarmendu du Carmen Altuna Gizarte-kohesioko zinegotziak.
Latiorroko patioa, adibidez, erabat berritu da robinia-zurezko hainbat jokorekin, mahai eta aulki berriekin eta tipi batekin, haurrek harremanak sendotu ditzaten. Lamuzan, 2024an hasitako patio inklusibo bat sortzeko ekimena osatu da, sokazko kupula eskalagarri bat instalatuz haurren psikomotrizitatea larrutzeko, bai eta erronka fisiko, kognitibo eta sozial askotarikoak sortzeko ere.
Bi instalazio berriak martxan daude jada ikasleek erabili ahal izateko.