Laudiok Palestinako herriari elkartasuna adierazi dio bizi duen egoera salatuz

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Palestinaren aldeko elkarretaratze baten irudia. / Aiaraldea.eus

Onartutako mozioa lau alderdiek sinatu zuten “Israelgo Estatuak Gazan egindako genozidioa salatzeko”.

Laudio Udalak atzoko osoko bilkura baliatu zuen Palestinak bizi duen egoera salatzen duen mozioa aurrera ateratzeko. Mozioa, ekain hasieran Eusko Legebiltzarrean PSE-EEk, Sumar, EAJ eta EH Bildu alderdiek onartutako testua oinarri izanda, lau alderdiek sinatu zuten “Israelgo Estatuak Gazan egindako genozidioa salatzeko”.

“Su-eten iraunkorra eta berehalakoa eskatzen da, baita Israelek okupatutako lurraldeetatik erretiratzea eta nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzea ere. Baita Gazarako laguntza segurtatzea eta Israelgo okupazioaren bukaera exijitzen dira”, azaldu zuen Carmen Altuna Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Horrez gain, Udaletxeko alderdiek ere osasun sistemaren eta gizarte zibilaren aurka emandako erasoak salatu zituzten; ospitaletan, osasun-langileen, kazetarien eta humanitarioen aurkako erasoak gaitzetsiz. Europar Batasunari eta nazioarteko erakundeei ere eskatu zitzaien Israelgo armen salerosketa etetea, euren politikak berrikustea eta nazioarteko ikerketak babestea.

Ildo horretan, UNRWA agentziaren garrantzia azpimarratu zen eta haren finantzazioa eta agintaldia babesteko eskaria ere. Gauzak horrela, Udalak bere elkartasun aktiboa adierazi zuen Palestinako herriarekin eta giza eskubideen defentsarekin. “Gure elkartasun eta konpromisoa adierazi nahi dugu. Azkenik, hemendik ere, LaudioPalestina taldeari haien jarduna eskertu nahi diogu”, amaitu zuen zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide