Laudioko Udalak ohiko osoko bilkuran onartu du erabilera pribatiboko tasak edo erabilera publikoko lursailetan kokatutako postu, barraka, salmenta-etxola, ikuskizun edo atrakzioengatiko udal-jabari publikoaren aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Hori dela eta, tasak ordaintzetik salbuestea erabaki da Laudioko udalerrian egiten diren noizbehinkako merkatu hauetarako: San Blas azoka, Dolumin Barikuko azoka, Baserritarren Eguna, Sagar Eguna eta Eguberriko azoka.