Mantentze soinketa, pilates, aerostep, zumba, GAP, yoga, tai-chi, uretako fitness, martxa nordikoa eta body combat gym dira herritarrek aurten udal kiroldegian izango dituzten ikastaroak. Izen ematea zabalik mantenduko da irailaren 12ra arte, eta plazen zozketa irailaren 17an izango da. Izen-emateak kiroldegian bertan edo 944 034 950 telefonora deituz egin ahal izango dira.