Gogoratu argazkiak Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan jasoko direla eta bozketa udalaren webgunean egingo dela. Abuztuaren 13ra arte laudioarrek herriko txoko gogokoena aukeratu ahal izango dute Bazterrik ederrena; lehiaketan parte hartu duten argazkien artean. Irudi guztiak Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan bilduko dira, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara, eta astearte, ostegun eta ostiral arratsaldeetan, 17:30etik 19:30era.
Lehiaketaren lehen edizio honetan 26 argazkik hartuko dute parte. Bozketa udalaren webgunearen bidez egingo da. Botoa eman ahal izateko Laudion erroldatuta egon beharko da eta 13 urte baino gehiago izan beharko ditu. Irabazlearen irudia irailaren 13an argitaratuko da ekitaldi publiko batean.