Gaur Laudiok XVIII. mendeko tradizioari eutsiko dio: Santa Ana-ko mugarriak bisitatzea (Areta), Arabako udalerriaren, Ainize Gastaka buru duena, eta Arrankudiaga-Zolloren, Txutxi Ariznabarreta buru duena, arteko lurralde-muga markatzen dutenak.
Mugaren berrikuspenak bi udalerriek lur horren jabetza lortzeko izan zituzten liskar gogorretan du jatorria. 1751n Valladolideko Errege Kantzelariak desadostasunak amaitu zituen gaur egungo mugarria jarriz. Geroztik, urtero bisitatu dute alde bateko zein besteko ordezkari politikoek, honen kokalekua aldatu ez dela ziurtatzeko.
Laudioko Udal Gobernutik Iñigo Martínez, Nagore Gomara, eta Carmen Altuna bertaratu dira; eta Maite Cortazar eta Ander Añibarro (EAJ-PNV), Nerea González (Omnia) eta Jorge Juez eta Daniel Eulebres (PSE) zinegotziak ere izan dira ekitaldian.