Laudioko merkataritza astean erostea merezi du kanpainaren barruan egindako erosketen zenbateko osoa 31.695,34 eurokoa izan da maiatzaren 19tik 31ra bitartean, hau da, bataz beste pertsona bakoitzak ia 40 euroko gastua egin du tokiko establezimenduetan.
Erosketa gehienak elikadura-establezimenduetan egin dira (450), eta, ondoren, zapata-dendetan, dekorazioan, kiroletan, etxetresna elektrikoetan, burdindegian, argazkigintzan... (329) eta, azkenik, baserriko produktuetan (65).
Generoaren arabera, 650 gizonek egin dituzte erosketak kanpainaren barruan, eta 149 emakumek. Kupoi gehien saldu dituzten saltokiak Calzados Roiz, Olympus Kirol Denda, Maite harategia, Carlos arrandegia, Tximeleta Boutique, Can Can eta Fruta eta Barazki Zelaia izan dira.
Merkataritzaren astea maiatzaren 19tik 31ra bitartean ospatu zen. Laudioko negozioetan kontsumoa sustatzeko helburuarekin, saltokietan 100 erosketa-txartel eta baserriko produktuekin egindako 5 saski eta 10 bonu zozkatu dira, 2.000 euroko zenbatekoarekin, adierazitako datetan atxikitako saltokietan 10 eurotik gorako erosketak egin dituzten pertsonen artean.