Anbulatorioko langileek Udalari baieztatu diotenez, momentuz, bihar, hilak 15, ez da zerbitzu medikorik egongo Etengabeko Arreta Gunean (EAG). Espero den jendetza ikusita, gobernu taldeak bere kezka azaldu nahi izan du, "egoera hau denboran zehar errepikatu delako eta laudioarren eta bisitarien segurtasuna gure lehentasuna delako", adierazi du Ainize Gastaka alkateak.