Laudioko jaietako Aire Zabaleko Margolarien Lehiaketak, dagoeneko bere hogeita zazpi edizioa betetzen duenak, udalerriko txoko ezberdinak hartu ditu goizeko 08:30etik. Parte-hartzaileek, 17 guztira, euren irudimena hegan egiten utzi dute epaimahaia aho zabalik uzteko, baina azkenean, lan guztietatik Ricardo Azkargorta Celaya irabazle izendatu dute. Bigarren saria Benigno Rodrírez Sanchez-rentzat izan da eta hirugarrena Esteban Oroz Aizpunek eskuratu du. Hiru obra hauetaz gozatu nahi duten pertsonak Udaletxean izango dituzte ikusgai.