Arabako Eraldaketa Komunitarioko Bulegoa, Arabako Foru Aldundiak abiarazitako zerbitzua eskualdean trantsizio energetikoa bultzatzeko helburuarekin, Laudion izango da berriz irailaren 10ean 11etatik 14:30etara eta 17:00etatik 20:00etara, Udaletxeko lehenengo solairuan. Doako zerbitzu hau Aiarako Kuadrillak koordinatuko du, eta bere helburu nagusia aholkularitza eskaintzea izango da bidezko energiaren trantsizioan, zabalkundean eta prestakuntzan interesa duten guztiei. Bulego horretan, IDAEk eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak ere parte hartzen dute.
Interesa duten pertsonak hitzordua eskatu beharko dute hurrengo estekan, aurrez-aurreko edo hitzordu birtuala hautatuta. Horrez gain, Kultura Etxeko Arraño gelan industria-sektoreari zuzendutako jardunaldi bat antolatuko da goizeko 10:00etan, bai eta tailer berri bat bideratuko da, 18:30etan, bizilagunek energia-komunitate baten barruan egin ditzaketen ekintzak azaltzeko.