Astelehenetik, hilak 15, eta 30era arte, laudioarrek aurtengo jaiei buruz hausnartzeko aukera izango dute, bai eta 2026. urterako proposamenak egin ere, Udalak abian jarritako prozesu partizipatiboan. Interesdunek, adina edozein dela ere, parte hartu ahal izango dute online bidezko formulario bidez, edo HAZeko sarreran eskuragarri egongo den inprimakia betez. Inprimakiak partaidetza web atarian deskargatu ahal izango dira eta HAZeko eta auzo kontseiluetako
postontzietan utzi.
"Gure jaiak aniztasunez jantzitakoak eta partizipatiboak izatea nahi dugu, horregatik, herriak bere jaiak definitzen parte hartu behar du, bere nortasunaren parte direlako”, adierazi du Sonia Respaldiza Jaietako zinegotziak. Epea agortuta, proposamenak jaso eta jaietako lantaldean landuko dira 2026ko jai egitarauan txertatzeko, betiere bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa betetzen baldin badute. “Guztion artean lortuko dugu pluralak, berdintasunezkoak eta errespetuzkoak diren jaiak eraikitzea”, amaitu du zinegotziak.
Jaietako lantaldea
Jaietako lantaldea irekia da. Gauzak horrela, lehen bilera urriaren 6an izango da Kultura Etxeko Arraño gelan, 18:30etan. Hurrengo hitzorduak aurrerago zehaztuko dira.