Pasa den asteazkenean, hilak 10, Kasinoak "Laudioko Bazterrik Ederrena" argazki-lehiaketaren sari banaketa hartu zuen; ArteOn abesbatzako gazteen ahots zirraragarriekin hasiera ematen ekimenaren lehen edizio honi. Oraingo honetan, argazki irabazlea, Estatuko lehiaketan parte hartuko duena (irailak 27), "Amanecer desde Goikogane" izan da, Iñaki Arteta laudioarrarena. Hala ere, beste bigarrensari bat banatu zen eta "Larraño" irudiak lortu zuen, Azu Molero laudioarrarena.
Ekimenera bertaratutakoek hiru astez ikusgai egon diren argazkiez gozatzeko aukera izan zuten. “Laudioko espazio eta toki azpimarragarrienak argazkietan biltzea lortu dugu lehiaketa honekin, udalerriko benetako nortasuna adieraziz”, amaitu zuen Iñigo Martinezek Turismoko Zerbitzu-Unitateko zinegotziak.