Laudioko Udaleko Gizarte Kohesioko arloak udalerrian gizarteratzea edota boluntariotza lanetan, gazteriaren esparruan, hezkuntza alorrean, edo guraso-elkarteen jarduerak garatzeko, lehia askeko dirulaguntzen urteroko deialdia jarri du abian.
Aurtengo deialdian ere, bost lote sartuko dira, guztira 72.000 euroko balioarekin. Horien barruan sartzen dira gizarteratzearen sustapena (25.000 euro), adinekoen zentroen jarduerak (22.000 euro), gazteriaren eta hezkuntzaren arloko jarduerak (5.000 euro bakoitzeko) eta gurasoen elkarteek antolatutako jarduerak (15.000 euro). Nolanahi ere, irabazi-asmorik gabeko erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte: egoitza soziala Euskal Herrian izatea, erregistroan inskribatuak egotea, jarduera guztiak edo horietako batzuk udalerrian bideratzea, eta berdintasuna sustatzea, besteak beste.
Eskabideak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez izapidetu ahal izango dira urriaren 10era arte, ohiko erregistro elektroniko bidez. Interesdun guztiek deialdian parte hartzeko behar duten informazio guztia udal webgunean aurki ditzakete.