Zabalik dago Azoka (Abasto) Plazako ostalaritza-gunea ustiatzeko eskabideak aurkezteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko irailaren 19a

Interesa duten pertsonek 15 egun natural izango dituzte eskabideak aurkezteko, bihartik aurrera.

Gutxi falta da Laudio Azoka (Abasto) Plaza errealitate bihur dadin. Joan den astelehenean jaso ziren hornikuntza-faseari dagozkion azken ekarpenak, eta ostalaritza-gunea ustiatzeko kontratazio-prozesua abian jarri du orain Udalak. Bihartik hasita, 15 egun natural izango dute interesa duten pertsonek eskabideak aurkezteko Euskadiko Kontratatzailearen Profilaren bidez.

Esperientzia eta kaudimen ekonomikoa zein teknikoa egiaztatzeaz gain, pertsona edo enpresa lizitatzaileek une oro bermatu beharko dute euskarazko arreta.

Aurreikuspenen arabera, abenduan abiaraziko da jarduera, eta 15 urteko indarraldia izango du kontratuak. Oinarriak udal webgunean aurki daitezke.

Gune berdeak, gerizpean egoteko lekuak eta eserlekuak

Guztira jaso diren 22 ekarpenetan, landaredia ugaritzea eta gerizpe guneak sortzea izan dira proposamen errepikatuenak. Helburuok betetze aldera, landarezko pergola bat edo itzala emateko oihal bat paratzeko proposamena luzatu diote herritarrek Udalari. “Laudioarrek gune berdeak, eserlekuak eta gerizpean egoteko lekuak behar dituzte", azaldu du Laudio Haziko zinegotzi Ludi Temiñok.

Halaber, Laudioko ondarea eta nortasuna erakusteko eskulturak edo bestelako proiektu artistikoak bideratzea proposatu da; oihalezko liburu erraldoi batean udalerriko pertsona ospetsuenen historiak eta bizitzak jasotzea, adibidez “Orain, bildutako ekarpen guztiak aztertzen ari gara, herritarren gozamenerako leku bat sortzeko helburuarekin”, biribildu du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide