Udalerriko garapen ekonomiko eta sozial jasangarriaren mesede, Udalak, Laudio Haziren bidez, enpresentzako dirulaguntzen deialdia abiarazi du, autoenplegua sustatzeko eta enpresen sorrera bultzatzeko bi ekitaldi ekonomikotan (2022. eta 2023. urteetan).
Epealdi horretan garatu diren proiektuak sustatu eta lagundu nahi dira, ez direlako orain arteko deialdien xede izan. Gainera, denbora igaro denez, argi eta garbi zehaztu daiteke aurkeztutako proiektuen bideragarritasuna. Dinamikak 2026an jarraituko du, 2024ko eta 2025eko ekitaldietarako laguntza-deialdiekin. “Horrela, tokiko ekonomia-sareari laguntzen zaio, lehiakortasunari eutsi, eta are lehiakorragoak izateko, bai eta enplegua sortzeko ere, Laudio garatzeko ardatz estrategiko gisa”, azpimarratu du Laudio Haziko zinegotzi Iñigo Martinezek.
Dirulaguntza 2.000 eurokoa izango da enpresa edo enpresaburu indibidual bakoitzeko, eta 3.000 euroraino handitu ahal izango da enpresa-plan bat aurkezten bada. Eskabideak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez izapidetu ahal izango dira urriaren 17ra arte, ohiko erregistro elektronikoaren bidez. Interesdun guztiek deialdian parte hartzeko behar duten informazio guztia udal-webgunean aurki dezakete.