Laudioko Udalak, Sartu Álava Elkartearekin batera, lankidetza-hitzarmen baten bidez, mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko prestakuntza- eta enplegu-programa bat jarriko du abian, non prestakuntza-aldia eta lan-aldia bateratuko diren. Programa honen bitartez, 15 pertsona profesionalki gaitzea lortuko da, "Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematea" izeneko 370 orduko profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez. Horrenbestez, pertsona horietako batzuek sei hilabeteko lan-esperientzia izango dute jasotako prestakuntzari lotutako lanpostu batean.
Prestakuntza Sartu Álava Elkartean emango da (Katuxa-Ibarra kalea 15 bis, Gardea) Laudion, urriko bigarren hamabostalditik martxora bitartean, 9:45etik 14:45era. Programan parte hartu ahal izateko, DBHko gutxieneko titulazioa edota baliokidea aurkeztu beharko da, edo sarbide-proba bat egin. Interesdunek urriaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera, Lanbideko webgunearen bitartez.
Suteen aurkako babes-proiektua
Aldi berean, beste enplegu-programa bat abiaraziko da suteen aurkako babes-proiektua indartzeko, baso-bideak, Basabideak ibilbide-sarea eta Laudioko baso publikoetako beste bide batzuk mantenduz. Programa honetarako lau langile kontratatuko dira lanaldi osoz sei hilabetez. Programan parte hartu nahi dutenek Laudioko udalerrian erroldatuta egon beharko dute gutxienez bi urteko antzinatasunarekin, eta Lanbiden izena emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa. Interesdunek Lanbideren webgunean eman ahal izango dute izena urriaren 20ra arte.