Laudioko Udalak datorren astelehenean martxan jarriko ditu Lamuza kalean edateko uraren sarearen berritze lanak. Jarduketak bi gunetan egingo dira: alde batetik, Lamuza kaleko 12-14 zenbakien eta Butroe kaleko 2 zenbakiaren artean; eta bestetik, Granjabideko 2 zenbakiaren eta Lamuza kaleko 25 zenbakiaren artean.
Lanek lau hilabete iraungo dute. Epe horretan, hodi berriak jartzeko espaloiko zati bat itxita egongo da, baina oinezkoentzat ibilbide alternatiboa egokituko da, herritarren segurtasuna bermatzeko.