Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren Dokumentazio Dibisioak unitate mugikor bat ekarriko du Herriko Plazara urriaren 15ean, 22an nahiz 29an, herritarrek nortasun-agiriak (NANa zein pasaportea) egin edo berritzeko aukera izan dezaten.
Jendaurreko ordutegia 9:15etik 13:15era izango da, etenik gabea. Interesa dutenek hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik, Laudioko Udaltzaingoaren bulegoetan. Bestalde, kontuan hartzekoa da eskudirutan baino ezingo direla ordaindu agiri-jaulkitzeak: 12 euro dira NANaren kasuan, eta 30 euro pasaporterako. Bi agiriok berritu nahi izanez gero, hitzordu bana eskatu beharko da, hau da; izapide bakoitzeko bat.