“Laudioko Orkideak” argazki-lehiaketaren lehen edizioak baditu irabazleak.
Aurkeztu diren 86 obretatik, azkenean, 31 argazki heldu dira finalista izatera, baina horietatik lau baino ez dira irabazle izan. Oraingo honetan, 14 urte arteko gazteentzako kategorian Eñaut Escuderok irabazi du; 14 eta 18 urte bitarteko kategorian, Dayra Ariela Guzmán; 18 urtetik gorako kategorian, Iban Pagalday, eta “zientzia herritarra” kategoria berezian Jesús Derecho. Laudiokoloreak elkarteak antolatu du lehiaketa, Udalarekin elkarlanean, Laudioko biodibertsitateari duen balioa aitortzeko helburuaz.
Sari-banaketa gaur arratsaldean izan da osoko bilkura aretoan. Obra finalista guztiak ikusi nahi dituztenek, udaleko webgunean eskuragarri izango dituzte.
Edozein kasutan, orkideen mundua ezagutzeko eta balioan jartzeko tailer eta ekintza berri ezberdinak antolatuko dira urtarriletik aurrera, bai eta argazki-lehiaketaren bigarren edizio bat ere.