Laudioko gazteek Negulekuak aisialdi- programa eskura izango dute berriro neguko oporretan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko urriaren 10a

Parte hartu nahi dutenek urriaren 20tik 31ra bitartean eman ahal izango dute izena egoitza elektronikoan, HAZen, edo legez gaitutako gainerako bitartekoen bidez.

Beste urte batez, neguko hurrengo oporretan 11 eta 16 urte bitarteko laudioar gazteek Gazteria Arloak sustatutako Negulekuak aisialdirako programa izango dute eskura. Aurten ere 40 leku eskainiko dira, eta plazen % 5 behar bereziak dituzten gazteentzat eta Udaleko gizarte-zerbitzuek artatzen dituzten adingabeentzat gordeko dira.

Programa Gaztelekuan egingo da, eta abenduaren 26an hasiko da txango batekin, Basauriko FUN AND PLAY PARK bisitatzeko. Gainerako ekintzak Gaztelekuan bertan gauzatuko dira, abenduaren 29tik 31ra eta urtarrilaren 2an, 10:00etatik 13:00etara. Hori bai, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo.

Negulekuak ekimenaren edizio berri honetan parte hartu nahi dutenek urriaren 20tik 31ra bitartean eman ahal izango dute izena egoitza elektronikoan, HAZen, edo legez gaitutako gainerako bitartekoen bidez, 06.14 Negulekuak 2025 eskaera betez. Eskainitako plaza kopurua gaindituz gero, zozketa publikoa egingo da azaroaren 10ean erabilera anitzeko aretoan, 12:00etan. Izen-emateak 10 euroko kostua du, eta txangora joateko 5 euro gehiago ordaindu beharko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide