Hori dela eta, Ainize Gastaka alkateak Renferekin harremanetan jarri da herritarrek Udaletxeari helarazitako ezinegona transmititzeko. “Trenen jarioa mugatu egin da obrengatik, eta lanak amaitzeko hilabeteak falta dira oraindik. Horregatik, auzokideak animatzen ditugu euren kexak edo iradokizunak zuzenean Renferi helarazteko”, azaldu du alkateak.