Azken urteotan, adinekoen kolektiboaren hazkunde nabarmenak jantoki baten beharra mahai gainean jarri du, eta horren erakusle da alderdi politiko guztiek landu dutela gaia uneren batean. Behar hori nabarmena dela erakutsi zuten iaz egindako galdetegiek, non herritarrek jantokia sortzeko nahia berretsi zuten.
Ordutik, proiektua hainbat batzordetan jorratu da, adinekoen ongizatea hobetzeko helburuarekin.
“Herriko nagusien ongizatea zaintzea gure lehentasuna izaten jarraitzen du. Entitate pribatuan egindako bozketaren emaitzak guztiz errespetatzen ditugu, zeinetan berretsi baita obra eta jantokia egitearen beharra”, azaldu du Ludi Temiñok, Nagusien arloko zinegotzi eskuordeak.
Bestalde, eta oposizioko talde guztiek hala eskatuta, Udal Gobernuak ezohiko batzorde bat egin du aste honetan, San Rokezar Nagusien Kluba gonbidatu gisa izan duena. “Helburua izan da gaia gainerako alderdi politikoekin eta erabiltzaileekin elkarlanean lantzea, proiektua adostasun zabal batez garatzeko. Espazioaren duintasuna bermatu nahi izan dugu, baita osasun-baldintzak behar bezala betetzea ere. Horregatik, obra oso garrantzitsua izango da”, gaineratu du Temiñok.
Laudioko Udalak, beraz, adinekoen ongizatea eta bizi-kalitatea lehenesten jarraitzen du, eta San Rokezar Nagusien Klubeko jantokia urrats esanguratsua izango da norabide horretan.