Urriaren 25ean, Laudio ekintzaz beteko da Bachué Elkarteak antolatutako jardunaldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko urriaren 20a

Jardunaldiaren ardatzak elikadura subiranotasuna, nekazaritzako elikagaien sistema eta ekoizpen jasangarria izango dira.

Datorren urriaren 25ean, elikadura subiranotasuna, nekazaritzako elikagaien sistema eta ekoizpen jasangarria edukiko ditu Laudiok berbagai, Bachué Elkarteak; “Gure elikadura baserritarren esku egon dadila eta ez multinazionalen menpe” izenpean antolatutako jardunaldiarekin. 12:00etatik 15:00etara, askotariko ekintzak egongo dira Aldai plazan, Jurgi Ibarretxe musikari laudioarraren emanaldi batekin hasita. Horren ostean, EHNE sindikatuko Unai Arangurenek atzerriko zein EAEko elikagai sistemak aztertzeko berbaldia emango du.

Horrez gain, nekazaritza-sektoreak Araban duen egoeraren nondik norakoak jorratzen ibiliko da Bionekazaritza erakundea goiz osoan, Bide Bidean elkarteko Amara Solis hizlariak txokolatearen alde garratzari buruzko hausnarketa eskainiko digu, eta Bachué Elkarteak bananen ekoizpen- eta merkaturatze-sistemak aztertuko ditu beren-beregi ekarritako dokumentalaren bidez.

Jardunaldiari amaiera emateko, jorratu diren gaiei lotutako produktuak dastatzeko tailerra dago prestatua: banana heldu frijituak edo txokolate-tabletak. Parte hartunahi dutenek izena eman beharko dute colectivobachue@yahoo.es helbide elektronikora idatzita. Kontuan hartu behar da urriaren 21a izango dela izena emateko azken eguna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide