'Jone, batzuetan', 'Los domingos' eta 'On falling' filmak emango dituzte Laudioko Zineforumaren denboraldi berrian, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko urriaren 21a

'Jone, batzuetan' filmaren irudi bat.

Igandeetan proiektatuko dira filmak Kasinoan, 18:00etatik aurrera.

Azaroaren 2tik aurrera, Zineforum programa berreskuratuko dute laudioarrek: Kasinoan izango da, igandeetan, eta, estreinako saioan, Jone batzuetan eskainiko da. Euskarazko obra honetan, Sara Fantova zuzendariak protagonistaren hazkunde psikologiko eta emozionala erakutsiko digu, haurtzarotik helduarora igarotzen den bitartean. Gaztelaniazko azpitituluak ditu.

Hurrengo filma, Los domingos, azaroaren 9an proiektatuko da. Alauda Ruiz de Azúa zuzendariaren filmak Urrezko Maskorra lortu du aurtengo Donostia Zinemaldian, nazioarteko zinemaldiko filmik onenari ematen zaion sari nagusia, alegia. Azkenik, azaroaren 16an, On Falling ikusteko aukera izango da. Laura Carreiraren film horretan, gizateriaren minbizi handi gisa irudikatzen da eguneroko lanaren errutina.

“Aurten ere, istorio zoragarriak dauzkaten film ezberdinak izango ditugu, baita saritutako obrak ere. Gainera, emanaldi bereziak izango dira Eguberrietan ere”, adierazi du Sonia Respaldizak, Kultura eta Kirol Azpiarloko zinegotziak.

Abenduko zineforumaren egitaraua datozen asteotan iragarriko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide