Laudioko haur txikiek eta euren familiek hainbat ekintza izango dute datorren azaroan Haziaraba jaialdiaren kariaz. Aurten, hiru ekintza ekarriko dizkigute Laudiora: azaroaren 8an, “Pixkanaka, pixkanaka" filma proiektatuko da, eta, biharamunean, azaroak 9, “Ehuna” ikuskizuna eskainiko da, zentzumen-esperientzien bitartez txikienek oihalen, testuren eta mugimenduaren mundua azter dezaten.
Azkenik, azaroaren 16an, ahozko narrazioen emankizunak eskainiko dira, denak euskaraz, Arabazan proiektuarekin elkarlanean: lehenengo saioa Kasinoan izango da, eta hurrengo biak Lezeaga Aretoan. Ekintza guztiak euskaraz izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak arte.
Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak bultzatzen dute Haziaraba jaialdia Arabako 9 herritan (Araia, Amurrio, Aramaio, Alegria-Dulantzi, Iruña Oka, Bastida, Laudio, Legutio eta Oion), kulturarekiko konpromiso gisa.