Laudioko Udalak aurrera atera ditu 2026ko ordenantza fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko azaroaren 3a

Datorren urtean zerga-tasak ondasun higiezinen, trakzio mekanikoko ibilgailuen, eraikuntza, instalazio eta obren nahiz plusbalioen gaineko zerga-tasak % 2 igota eguneratuko dira; izozturik geratuko dira gainerako tasak.

Gaur goizeko osoko bilkura berezian, Laudioko gobernu taldeak aurrera atera ditu 2026ko ordenantza fiskalak korporazioaren gehiengoaren aldezpenarekin. “Hainbat bileraren ondoren, akordioak lortu ditugu, eta, horri esker, proposamenak urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egon ahalko dira”, azpimarratu du Iñigo Martinezek, Ogasuneko zinegotziak.

Gauzak horrela, eta zerbitzu publiko onenak eskaintze aldera, datorren urtean OHZri, ibilgailuen zergari, EIOZari eta plusbalioei dagozkien zerga-tasak KPIaren (kontsumoko prezioen indizearen) arabera eguneratuko dira, hau da, % 2 inguru igota. Gainerako tasa eta prezio publikoek izoztuta jarraituko dute, zabor-tasa barne.

Bestalde, eta iazko ildo beretik jarraituz, datorren urtean 42.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzako hobarien taulak beren horretan geratuko dira, barne hartuta alokairu publikoko programen dauden etxebizitza hutsak (Alokabide), nahiz trantsizio ekosoziala eta, bereziki, energetikoa bizkortzeko helburua dutenak. Era berean, alokairu publikoko ezein programatakoak ez diren etxebizitza hutsek % 50eko errekargua izaten jarraituko dute.

Horrez gain, bi azterlan bideratzeko kompromisoa ere hartu du gobernu taldeak: batetik, tasa eta prezio-publikoen egoera aztertuko da, eta, bestetik, genero-ikuspegia ordenantzetan txertatzeko modua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide