Kiroldegia hobetzen jarraitzeko asmoan, datozen hilabeteetan Udalak eskubaloi- eta saskibaloi-kantxen argiteria berriztuko du. Neurri honekin % 50etik gorako aurrezpen energetikoa lortuko da, aurreko argiztapen-instalazioarekin alderatuta; bai eta aurrezpen ekonomikoa, berotegi-efektuko gasen murrizketa eta eraikinaren argiztapena nabarmen hobetzea ere. Hori dela eta, kantxen erabilera mugatuko da azaroaren 17tik abenduaren 14ra arte.
Edozein kasutan, eta kirol-taldeen jarduerak hilabete batez ez eteteko asmoan, lanak bi astez luzatuko dira kirol-eremu bakoitzean, eskubaloi kantxatik hasita.
“Klubekin batera beste kirol gune batzuk aztertzen ari gara beren jarduera ez eteteko", azpimarratu du Sonia Respaldizak Kirol zinegotzia.
Halaber, eta kirol-instalazioaren udako itxiera aprobetxatuz, Udalak igerilekuetako, dutxetako, komunetako eta bestelako espazioetako argiak berriztu ditu; amiantoa zuten harmailetako bankuak kentzeaz gain. Lanak Inelco enpresak egin ditu, 157.331 euroko aurrekontuarekin.