'El viaje de las Mujeres del Desierto' argazki erakusketa hartuko du Laudiok azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko azaroaren 7a

Horrez gain, azaroaren 19an, asteazkenez, «Ocupación SA» dokumentala proiektatuko da Kultura Etxeko Arraño Aretoan, 18:30ean, eta Sahara Lautada elkarteko Aminetu Ahmed Baba arituko da Mundubat elkarteko Fernando Vaquerizorekin batera horri buruz berbetan.

Azaroaren 17tik 30era arte, laudioarrek Ana Valiño artistaren «El viaje de las Mujeres del Desierto» erakusketa ikusteko aukera izango dute Kultura Etxean.

Argazki erakusketa errefuxiatuen kanpamentuetan egindako lanetik sortu zen eta 23 irudik osatzen dute. «Saharako emakumeen eskubideen defentsa aldezteko erakusketa da hau. Denboran zehar emakumeek bideratu dituzten borroken historiak berreraikitzeko baliatzen ditu argazkiok autoreak», azpimarratu du Gobernantza Feministako zinegotzi Nagore Gomarak. Izan ere, ahaztutako emakume horiei guztiei aurpegia eta izena jartzea helburu, iragana berridazteko
eta oraina ulertzeko ikerketa sakon bati ekin dio memoriaren bidez Ana Valiñok proiektuarekin.

Bestalde, azaroaren 19an (asteazken), «Ocupación SA» dokumentala proiektatuko da Kultura Etxeko Arraño Aretoan, 18:30ean. Dokumentalean, Mendebaldeko Saharako esplotazio ekonomikoan ardura duten enpresari nahiz politikari espainiarren izen-abizenak ezagutzera emango dira hainbat testigantzaren bitartez.

Gainera, proiekzioaren harira, Sahara Lautada elkarteko Aminetu Ahmed Baba eta Mundubat elkarteko Fernando Vaquerizo arituko dira hizlari. Ekintza guztiak Mundubat elkarteak antolatu ditu, Udalarekin elkarlanean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide