Laudioarrek NANak eta pasaporteak egin edo berritzen jarraitu ahal izango dute Herriko Plazan bertan urtarrilaren 7, 14 eta 28an, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren Dokumentazio Atalak berriro ekarriko duen unitate mugikorrean.
Jendaurreko ordutegi bera mantenduko da, 9:15etik 13:15era, etenik gabea. Interesa dutenek hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik, Laudioko Udaltzaingoaren bulegoetan azaroaren 17tik aurrera. Bestalde, kontuan hartzekoa da eskudirutan baino ezingo direla ordaindu agiri-jaulkitzeak: 12 euro dira NANaren kasuan, eta 30 euro pasaporterako. Bi agiriok berritu nahi izanez gero, hitzordu bana eskatu beharko da; hau da, izapide bakoitzeko bat.