Udal-ludotekan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2025eko azaroaren 15a

Zerbitzua abenduaren 1ean hasiko da, Lamuza Eskolan, eta astelehenetik ostegunera eskainiko da, 17:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 1ean zabalduko dira berriro Udal-ludotekaren ateak, astelehenez, baina, oraingoan, Lamuza Eskolan izango da, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara. Eskola-egutegian jasotako jaiegun, zubi nahiz oporraldietan itxita egongo da, baina.

Aurreko urteetan bezalaxe, 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da zerbitzua, baina kontuan 4 urtez beherakoek pertsona heldu batekin egon beharko dute. Izena emateko, HAZan edo egoitza elektronikoan egin beharko dute, gaurtik, azaroaren
17tik, hilaren 26ra arte.

Eskainitako plaza kopurua gaindituz gero, 50 guztira, zozketa egingo da azaroaren 27an, eta zeinetan Laudion erroldatutako pertsonek lehentasuna izango baitute plaza horiek eskuratzeko. Onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda hilaren
28an argitaratuko da. Ordainketa ludotekan bertan egin beharko da, eta ordainagiria ere bertan aurkeztu beharko da, ludoteka zabalduko den lehenengo egunean.

Prezioak

  • Hileko kuota: 5,46 €
  • Abenduko kuota: 5,46 €
  • Urtarrila-otsaila-martxoa hiruhileko kuota: 13,14 €
  • Apirila-maiatza-ekaina hiruhileko kuota: 13,14 €
  • Ikasturte osoko kuota: 32,81 €

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide