Azaroaren 29an, Akelarre musika taldearen historia jaso duen dokumentala proiektatuko da Laudioko Kasinoan. Udalaren babesa duen ikus-entzunezko obra horren bitartez, amaierako puntua ipini dio taldeak agertokiz agertoki emandako 30 urteko etapari oparoari, egindako ibilbide emankorraren hasiera berrikusiz eta unerik adierazgarrienak gogora ekarriz.
Akelarre taldea 70eko hamarkadan sortu zen, eta ingelesezko rock abestien euskarazko bertsioak nahasten zituzten euren abestiekin. Euskal Herriko plaza gehienak alaitu eta 16 disko kaleratu ostean esan zigun agur taldeak, 2005. urtean, edo hala zirudien... Izan ere, dokumentalari esker, pantailara itzuliko zaizkigu Eperra, Akelarre, Torkemada, 1, 2, 3, 4 ispiluen aurrean, Mendian gora eta beste hainbat klasiko.
Dokumentala arratsaldean emango da, 19:00etan eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.