Aurten ere, Eguberriko argiak laudioar txiki batek piztuko ditu, abenduaren 19an arratsaldeko 18etan ospatuko den ekitaldian. Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 24tik abenduaren 12ra arte. Zortea probatu nahi duten gazteek izena eman beharko dute udaletxean, kiroldegian eta liburutegian jarriko diren postontzi fisikoetan.